XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zerga debengatzen denean, bildutako BEZaren zenbatekoaz 2., 4. edo 5. taldeetako zordun edo bezeroak edo 57. azpitaldeko konturen bat zordunduz.

Ondasunen afektazio-aldaketaren kasuan, 472. Hazienda Publikoa, jasandako BEZ eta dagokion aktibo-kontua zordunduko dira.

- Ustiapenaren titularraren ondare pertsonalerako edo azken kontsumorako diren inbertsio-ondasun edo zirkulatzaileko ondasunak erretiratuz gero, zerga debengatzen denean bildutako BEZaren zenbatekoaz 550. Ustiapenaren titularra kontua zordunduz.

b) Likidazio-denboraldiko aitorpen / likidazioan konpentsatzen den jasandako BEZaren zenbatekoaz abonatuko da, 472. Hazienda Publikoa, jasandako BEZ kontua abonatuz.

Eragiketa hori burutu ondoren 477. kontuan saldorik geratuko balitz, zenbateko hori 4750. Hazienda Publikoa, BEZagatik hartzekodun kontuan abonatuko da.

c) Zergapeko eragiketak egin ziren unearen ondorengo prezio-aldaketak egonez gero, edo eragiketa horiek guztiz edo partez ondoriorik izango ez balute, edo zerga debengatu ondoren egindako deskontu edo hobariengatik oinarri zergagarria txikiagotu behar denean, dagokien jasandako BEZaren zenbatekoaz, 2., 4. edo 5. taldeetako kontuak abonatuz ala zordunduz zordundu ala abonatuko da.

634. Doikuntza negatiboak zeharkako zergapenean

Erregularizazio eta enpresaren zerga-egoeran gertatutako aldaketen ondorioz, zeharkako zergengatiko gastu handiagoa jasoko du kontu honek.

6341/6342 Doikuntza negatiboak ... BEZean

Hainbanaketa-erregela aplikatzearen ondorioz urteko erregularizazioak egitean, zirkulatzaileko ondasun eta zerbitzuen edo inbertsio-ondasunen eragiketei dagokien jasandako BEZ kengarrian gertatzen diren diferentzia negatiboen zenbatekoa jasoko du kontu honek.

Kontu hauek urteko erregularizazioaren zenbatekoaz zordunduko dira, 472. kontuan abonatuz.